LABURPENA (egileak berak egindako laburpenetik euskaratuta)
Familiaren eta eskolaren arteko komunikazioak hezkuntza ikerketan lehentasunik izan ez badu ere, batzuetan agertu da instituzio bien arteko harremana edo familien parte hartzea aztertzean. Lan honetan, ikerketaren emaitzetatik abiatuta (inkesta eta ikerketa etnografikoa), komunikazio bide nagusiak, hala nola duten erabilera aurkezten dira. Lanean azaltzen denez, komunikazio bide asko daude; hala ere, hauek ez dira erabiltzen edo erabilera ez da beti egokia. Komunikaziorako oztopo garrantzitsuak ere egiaztatu dira. Azkenik, potentzial handia izanik ere, IKTen erabilera pobrea azpimarratzekoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina