2017-07-06

Familien parte hartzea Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan. Sevillan egindako ikerketa


Colás, Pilar eta Contreras, José Antonio (2013). La participación de las familias en los centros de Educación Primaria. Revista de Investigación Educativa, 31 (2), pp. 485-499

Egileen laburpenetik euskaratuta.

Ikerketa honetan, batetik Lehen Hezkuntzako ikastetxeek gurasoek parte har dezaten egindako eskaintza ezagutu nahi da eta, bestetik, familien kolaborazioa bultzatzen duten arrazoiak eta ikuskerak. Epstein eta Vogels egileek emandako eredu teorikoak ikerketaren oinarriak dira. Lagina lehen hezkuntzako ikasleen 110 familia dira. Aipatutako bi eredu teorikoez galdetegia sortu da. Ikerketaren emaitzek kolaborazio mota batzuen onespen handiagoa erakusten dute; halaber, hezkuntzarekiko inplikazio eta konpromiso maila ezberdinekin lotzen diren ikuskera eta motibazio ezberdinak aldi berean ematen direla ikusi da .

Hitz gakoak: familien parte hartzea, ereduak, ikastetxeak, lehen hezkuntza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Euskal Herriko guraso elkarteen federazioen estekak (II)

UFEPA (Unión de Federaciones de Asociaciones de Padres y Madres de Alumnos de Enseñanza Libre de Euskadi) Web gunean ondoko xe...